euskaraespañol

Agnés Gruart, neurozientzien elkarteko presidentea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen mintegietan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/01, 13:00 - 00:00

Deskribapena

2018 Mintegiak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50 urte, Agnès Gruart, Sevillako  Universidad Pablo Olavide unibertsitateko katedraduna eta Sociedad Española de Neurociencias elkartearen presidentea hitzaldia hau emango du 'Prefrontal cortex is involved in the acquisition of instrumental learning tasks'. Gruart ikertzaileak ikaskuntzaren eta memoriaren oinarri fisiologikoetan lan egiten du.

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira). 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).