euskaraespañol

Agur, maisu Ibarrola!

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/17

Agustin Ibarrola

NON: Omako Basoa. Kortezubi. Bizkaia NOIZ: 2020. urtea. NORK: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

 

Agustin Ibarrolak asko pintatu, asko zizelkatu, asko borrokatu zuen bere bizitzan zehar. Kurtso batzuetan, Arte Ederretako irakaslea ere izan zen. Gaur hil da, baina bere obraren bidez presente jarraituko du. Obra horretan leku berezia du Omako Basoak. Pintatutako pinudi horri esker, lotura mantendu zuen unibertsitatearekin, UPV/EHUk basoaren zaharberritzeetan parte hartu eta Omako Basoa. El Bosque de Oma izeneko liburu ederra argitaratu baitzuen. Duela hilabete eskas inauguratu zen baso berria. Han bizirik dirau Ibarrolaren magiak.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus