euskaraespañol

Arabako Campuseko Hezkuntzako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/01

Irudia
Hezkuntzako ikasleak beren titulua jasotzen | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Letren Fakultateko Areto Nagusian egin zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza Graduen 10. promozioaren graduazio ekitaldia. Guztira 230 ikasle graduatu dira promozio horretan.

Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordea eta Saioa Urrutia Gutierrez fakultateko dekanordea izan ziren ekitaldiaren buru. Diplomak ikasle graduatuei eman aurretik, hitzaldi bat eman zuen Mariate Bizkarra Morales Gorputz Adierazpenaren Arloko irakasleak.

Era berean, ekitaldia baliatu zen titulazio bakoitzeko espedienterik onena duten ikasleei aipamen bereziak emateko.