euskaraespañol

Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak

Noiz eta non

2024/03/20

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean arte erromanikoari buruzko Arabako VII. Jardunaldiak egiten jarraitzen dute. Oraingoan, aukeratutako leloa ‘Cluny: Europako erromaniko baten hedapena’ izan da.

X. mendearen hasieran sortua, Cluny berehala bihurtu zen Europako berrikuntza espiritual eta artistikoaren gune handiena Erdi Aroan, arte erromanikoaren transmisio eta bultzatzaile nagusia izan zelarik.

Asteazken honetako hitzaldiak ‘San Juan de la Peña y el rastro de Cluny en Aragón’ du izena eta Francisco de Asís García Garcíak (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) emango du.

Saio guztiak 19:00etan izango dira, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Sarrera librea eta doakoa da.