euskaraespañol

Unibertsitate G-9 taldeko errektoreen biltzarra

Noiz eta non

2020/11/13, 09:00

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 13, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka buru dela, bideokonferentziaz egingo da Unibertsitate G-9 taldeko Errektoreen biltzar orokorrari dagokion saioa egingo da.

Bilera bideokonferentziaz egingo da, eta bertan taldearen unibertsitateetako errektoreak izango dira: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Irlak, Errioxa, Oviedo, Nafarroako Publikoa eta Zaragozakoa. Buru izango da Nekane Balluerka errektorea, Euskal Herriko Unibertsitatea seihileko honetan taldearen buru baita.

Jorratuko dituzten gaien artean honako hauek aipa ditzakegu:

-Taldeko unibertsitate bakoitzaren COVID-19 funtsaren egoerari buruzko azterketa.

-G-9ko Ikerketa Batzordeari buruzko informazioa, eta ataletako batzordeen hurrengo bilerei dagokiena ere.

-G-9ko VIII. Jardunaldi Doktoralei (online) eta Dibulgazio Zientifikoko III. Jardunaldiei buruzko informazioa. Jardunaldi horiek azaroaren 23tik 25era egingo dira.

-Genueve Edicioneseko Gizarte eta Giza Zientzien Bildumako zuzendari berriaren aurkezpena (Mercedes Cabrera, Hezkuntza eta Zientzia ministro ohia)

-G-9ko Campus Digital Partekatuko eta I. Irakasleen online Planeko zuzendari berriaren aurkezpena (David Benito)

G9 Unibertsitate Taldea

G9 unibertsitate taldea elkarte bat da, kasuan kasuko erkidego autonomoko unibertsitate publikoek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

G9ko unibertsitateek 170.000 ikasle; 19.340 irakasle eta ikertzaile eta 8.160 administrazio eta zerbitzuetako langile biltzen dituzte.