euskaraespañol

Asier Latorre Sierrak brontzezko domina eskuratu du Biologiako Olinpiaden Fase Nazionalean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/15

Irudia
Asier Latorre (ezkerrean), Jorge Herrero (erdian) eta Pablo Martín (eskuinean) Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Biologia Olinpiadaren Fase Nazionalean

Irailaren 4an, Biologia Olinpiadetako XV. Fase Nazionala ospatu zen, osasun egoera dela eta, idatzizko proba telematiko baten bidez burutu zen erkidego bakoitzeko irabazleak beren egoitzan zeudela.

Guztira, erkidego eta hiri autonomo guztietako 61 ikaslek parte hartu dute. Euskal Autonomi Erkidegoko hiru ikaslek parte hartu zuten eta horietako batek, Gasteizko San Viator Ikastetxeko Asier Latorre Sierrak brontzezko domina lortu zuen.

 Asierrek bere “harridura” adierazi du, “probaren eta lehiakideen maila altua dela eta”. Dominarekin ez ezik, esperientziarekin ere oso pozik agertu da sariduna. Gaur egun, Asier Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak egiten ari da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.