euskaraespañol

Gipuzkoako Esperientzia Gelen graduazio berria

Giza zientzien hamalaugarren promozioko 42 ikaslek jaso zuten titulua

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/01

Irudia

Aintzatespen diplomak eta bekak eman zitzaien UPV/EHUko Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2014-2018) hamaseigarren promozioko 42 ikasleei. Ekitaldia Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan ospatu zen eta Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Fernando Tapia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, UPV/EHUko Letren Fakultateko irakasle Coro Rubiok hitzaldia eskaini zuen.