euskaraespañol

BIEMH azokako WORKinn gunean egongo da UPV/EHU

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/30 Noiz arte: 2018/05/31, 09:30 - 18:00

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Maiatzaren 30ean eta 31n, 9:30etatik 18:00etara, WORKinn ekimena burutuko da BIEMH azokaren baitan. WORKinn ekimena batez ere industia sektoreko profesionalei zuzendua dago, bai lanean ari eta lanpostua aldatu nahi dutenei nahiz langabezian egonda lan-mundura sartu nahi dutenei. Hala, prestakuntza eta lan-orientazioa ere eskainiko dira WORKinn-en industriaren sektoreko merkatua eta lan-eskaintza etorkizunean enpresetara iritsiko diren ikasleei hurbiltzeko xedearekin. Halaber, ekimen ekintzaileak eta enpresa-sorrera ere badira Foro honen edukien artean eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Asteazkenean, maiatzak 30, 12:30ean, Julen San Sebastián UPV/EHUko Enpresen Sorkuntzako Teknikariak ‘La empresa en la UPV/EHU: Creación y Colaboración’ hitzaldia emango du. Bestalde, ostegunean, maiatzak 31, 10:00etan, Xabier Txopitea Enplegu Guneneetako teknikariak ‘Recurso para el empleo en la UPV/EHU’ hitzaldia emango du.

WORKinn ekimenaren inaugurazioan izango dira:

  • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Sarrera erabat debalde da.