euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2022/23 ikasturteko 966 tituludunen artetik espediente onenak aintzatetsiko ditu graduazio-ekitaldian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/26, 18:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

29 ikaslek batez beste 10eko nota lortu dute, kalifikaziorik altuena

 

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2022-2023 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du martxoaren 26an, asteartea, Euskalduna Jauregian.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak, halaber, 2022-2023 ikasturtean guztira 966 egresatu izango dira, eta batez besteko nota hamar batekin amaitu dituzten ikasleak aitortuko ditu ikastegiak ekitaldian:  Asier Elorza Larrea, Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Itziar Casado-O’Mara Corral, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Ana Caballero Fernández, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako gradukoa; Álvaro Castaños Saldaña, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako gradukoa; eta Unai Hernando Velasco, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako gradukoa.

Ekitaldian izango dira:

  • Charles Pinto, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria.
  • Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria

Ekitaldiaren ostean, UPV/EHU abesbatzak errezitala emango du.

 

Ikasturte horretan 966 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 8.promozioa: 153 ikasle (32 emakume, 121 gizon).
  • Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 8.promozioa: 33ikasle (10 emakume, 23 gizon).
  • Itsasketa Unibertsitate Masterra 9.promozioa: 2ikasle (2 gizon).
  • Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra  9.promozioa: 7ikasle (3 emakume, 4 gizon).
  • Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterra 14.promozioa: 14 ikasle (1 emakume, 13 gizon).
  • Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra 4.promozioa: 19 ikasle (7 emakume, 12 gizon).
  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra 11.promozioa: 27ikasle (5 emakume, 22 gizon).
  • Eraikuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 13.promozioa: 17 ikasle (4 emakume, 13 gizon).
  • Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 10.promozioa: 15 ikasle (5emakume, 10 gizon).
  • Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterra 15.promozioa: 30 ikasle (9 emakume, 21 gizon).
  • Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra 8.promozioa: 26 ikasle (3 emakume, 23 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterra 2.promozioa: 10 ikasle (8 emakume, 2 gizon).
  • Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Unibertsitate Masterra 14.promozioa: 20 ikasle (20 gizon).
  • Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Unibertsitate Masterra 14.promozioa: 17ikasle (7 emakume, 10 gizon).
  • Sistema Elektroniko Aurreratuak Unibertsitate Masterra  15.promozioa: 11 ikasle (1 emakume, 10 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritzako graduko 10.promozioa: 8 ikasle (5 emakume, 3gizon).
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako graduko 10. promozioa: 36 ikasle (22 emakume, 14 gizon).
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 10. promozioa : 158 ikasle (58 emakume, 100 gizon).
  • Ingeniaritzako Elektrikoko Graduko 11. promozioa: 18 ikasle (6 emakume, 12 gizon).
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduko 11.promozioa: 66 ikasle (17 emakume, 49 gizon).
  • Ingeniaritzako Mekanikoko graduko 11. promozioa: 102 ikasle (16 emakume, 86 gizon).
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko 11. promozioa: 54 ikasle (12 emakume, 42 gizon).
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 10. promozioa: 54 ikasle (19 emakume, 35 gizon).
  • Ingeniaritzako Zibileko 11. promozioa: 33 ikasle (5 emakume, 28 gizon).
  • Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 11. promozioa: 15 ikasle (3 emakume, 12 gizon).
  • Itsasketako graduko 10. promozioa: 13 ikasle (1 emakume, 12 gizon).
  • Nautika eta Itsas Garraioko graduko 10. promozioa: 8 ikasle (2 emakume, 6 gizon).