euskaraespañol

Buenos Aireseko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu du Eduardo Anitua

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/30

Irudia
Eduardo Anitua, Mariano Sanz eta Raúl Caffesse. Argazkia: UBA.

Buenos Aireseko Odontologia Fakultateak (UBA-Argentina) Honoris Causa doktore izendatu du Eduardo Anitua, UIRMI Unibertsitate Institutuko (University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology) zuzendaria, UPV/EHUri atxikitako institutua.

UBAk bere sari garrantzitsuena aitortu dio, “arlo akademikoan, zientifikoan eta kulturalean ekarpen duina eta berdingabea egin duelako; nazioarteko ikerketa zientifikoaren eremuan egin dituen lorpenak eta hark izan duen jarduerak horrela merezi duelako; komunitateari egindako ekarpen inportanteak dituelako; eta giza baliabideen prestakuntzan bikaintasuna erakutsi duelako, profesionalen lan jardueraren garapenean eragin handia izan duelarik”.

Anituarekin batera, Buenos Aireseko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu ditu Mariano Sanz, Madrileko Complutense Unibertsitateko Periodontziako katedraduna, eta Raúl Caffesse doktorea, Mexikoko Monterreyko Nuevo León Unibertsitateko irakasle eta ikerketa zuzendaria.

Izendatzeko ekitaldia Gnatologiako Nazioarteko Akademiaren Kongresuaren harira garatu zen, eta UBAko Odantologia Fakultateko Pablo Rodríguez dekanoa izan zuen buru.