euskaraespañol

DBH 4. mailako berrehun bat ikaslek JolasMATIKA proiektuan parte hartuko dute

Noiz eta non

Noiztik: 2019/10/21 Noiz arte: 2019/10/22, 12:00 - 00:00

Kokapena

Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean eta asteartean, urriaren 21ean eta 22an, Tolosako Orixe-Samaniego,  Azpeitiako Urola–Karmelo Etxegarai, Zarauzko Lizardi-Orokieta, Orioko Zaragueta eta Aizarnabalgo Basakaitz hezkuntza publikoko ikastetxeetako berrehun bat ikaslek Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatea bisitatuko dute JolasMATIKA ekimenean parte hartzeko. Honek jolasen bidez informatika modu zientifikoan garatzeko helburua du, problemen ebazpena eta pentsaera konputazionala landuz.

Informatika Fakultatean gazteek Ingeniaritza Graduko ikasleren eta irakaskuntzako masterra egiten ari diren beste ikasleren eskutik izango dute aukera lantzeko datuek (zenbaki, karaktere, irudi, ...) konputagailuan zer nolako itxura hartzen duten; datu horiek konputagailu barruan nola tratatzen diren; informatikariok zer nolako urratsak ematen ditugun problema bat ebazterakoan; eta azkenik, konputagailuak nola programatzen ditugun problema horiek ebazteko. Gazteek lau taldetan banatuta egingo dute lan. Horietako talde bakoitzean unitate-didaktiko bat landuko dute. Geroago, haien ikastetxean ikaskideei landutakoa azaldu beharko diete eta denon artean ongi prestatu lehen hezkuntzakoei azaltzeko. Horretarako materiala eta unitate-didaktikoak JolasMATIKA proiektutik jasoko dituztelarik.

Astelehenean, urriaren 21ean, 12:00etan, Tolosako eta Zarauzko ikastetxeetako DBH 4. mailako 80 ikaslek bisitatuko dute Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatea eta asteartean, urriaren 22ean, 12:00etan, Azpeitiako, Orioko eta Aizarnabalgoko 90 ikaslek egingo dute bisita.

UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle Edurne Larrazak programaren garrantzia azpimarratu du. “Etorkizuneko biztanleek Informatika ulertu beharko lukete, konputagailuek nola funtzionatzen duten eta nola lor daitekeen norberak nahi duena egitea. Bestela beti egongo gara beste norbaitek garatzen duenaren menpe”.