“Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa: Mundu kuantikoa

Noiz eta non

2019/11/15, 19:30

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1 - 20012 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

“Qué sabemos de…” hitzaldi zikloaren bigarren sesioa izango da. Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, kutxakulturren laguntzarekin antolatuta, aste honetan 'Mundu Kuantikoaren' txanda da, Gabriel Molina Terriza, CFMko Ikerbasque irakaslearen eskutik. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Fenomeno kuantikoak filmetan, nobelatan edo albisteetan azaltzen direnean partikula mikroskopikoekin lotzen dira, oso efektu txikiekin, ultrazehatzak diren laborategietan neurtzeko gauzak balira. Baina, fenomeno kuantiko hauek gure inguruan ikus dezakegun ia guztia gobernatzen dute, Eguzkiaren argitik hasita, ordenagailuetan erabiltzen ditugun zirkuituetara.

Noraino eraman gaitzake mundu kuantiko hau? Zientzialari zein teknologoak mundu guztian zehar aukera guztiak aztergai dituzte, teleportazio kuantikoan oinarritutako sistemetatik ordenagailu kunatikoetara. Hitzaldi honetan, mundu honetan murgiltzera gonb idatuko gaitu Gabrielek. Bertan gauza bat bi leku desberdinetan aldi berean egon daitekeen, edo bere egoera aldatu begiratze hutsarekin, funtsean zer gertatuko den aurresaterik ezin esan den munduan alegia.

Gabriel Molina Terriza Ikerbasque irakaslea da, eta CFMko Nanofotonika Kuantikoko Laborategia zuzentzen du. Donostian lurreratu aurretik, munduan zehar buelta asko eman zituen Gabrielek, Sydneyn, Bartzelonan, Vienan eta Singapurren lan eginez. Gabrielek argi-sorta batek transmititu dezakeen informazio guztia ateratzen du, beste modu batera behatzeko zailak diren fenomeno fisikoak ikusteko. Astronomia, Nanofotonika edo Informazio Kuantikoa bezalako arloetan aplikatu ditu bere ezagutzak. Gabrielek 60 artikulu zientifiko baino gehiago ditu argitaratuak, batzuk eragin handiko aldizkarietan, prentsan, irratian eta telebistan ere aipatuak izan direnak. Hainbat sari jaso ditu bere ibilbide zientifikoak: Lise Meitner Fellowship, Marie Curie Fellowship, ICREA Jr, Ramon y Cajal, Future Fellowship eta Ikerbasque Professor izatea besteak beste. Esperimentuak egiteaz aparte, Gabrieli duela 100 urte baino gehiago idatzitako liburuak irakurtzea gustatzen zaio, seme-alabekin dantzatzea eta jolastea ere.