euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturte akademikoaren itxiera

Noiz eta non

2018/05/31, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 31, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian egingo da Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamalaugarren promozioko ikasleei, 31 andrazko eta 8 gizonezko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua izango da, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahai burutzan, Igone Martínez de Luna Unanue, Arabako foru diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; José Félix Aspizua Vital fundazioaren zuzendaria eta Puy Fernández, Esperientzia Geletako zuzendaria izango ditu.