Aldakan Beltz-en kontzertua Unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

2019/03/07, 19:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, martxoan 7, arabar campuseko unibertsitate pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Aldakan Beltz taldearen kontzertua izango da, EHUkultura programazioaren jardueren barruan.

Seikotea dugu Aldakan Beltz, Txato Martín (ahotsa), Jimmy Bidaurreta (teklatua), Marcio Padoan (kitarra), Ibai Encina (bateria), Pablo Ramos (saxoa) eta Sergio López de Landatxe (kongak) osakide dituena. Taldeak musika beltza eskaintzen du, ezelako mugarik gabe. Errepertorioan eragin afrikarreko erritmo zeharo anitzak sartzen dira, kunbia, funk, sanba, afro beat, blues, songo, partido alto, gospel... edozelako joerak entzun daitezke.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.