euskaraespañol

Bigott-en kontzertua unibertsitate pabiloian

Noiz eta non

2018/03/21, 19:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 21, arabar campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Bigotten kontzertua izango da, ehukultura programazioaren jardueren barruan.

Bigott Borja Laudo artista zaragozarraren proiektu pertsonala da. Laudok dohain ukaezin bat du: abesti zoragarri eta originalak egitea. Merkatuan bederatzi disko ditu, eta Espainiako musika-panoraman berriz ere modan jarri du country kutsuko folka, cowboy guztiak hain gaiztoak ez diren mendebalde batera ia ezinbestean garamatzaten kantuei esker.

Candy Valley da Bigotten disko berria, Los Angelesen grabatua. Bigottek David Loca ekoizle estatubatuarraren laguntza izan du bere album berriari itxura emateko. Luxuzko soinu-abentura inondik ere, emaitza gisa kanta-bilduma ezin freskoago hau ekarri duena.

Diskoa energia kartsuaz, abesti labur eta zuzenez eta melodia itsaskor eta zoragarriz beteta dago. Candy Valley punka, alaitasuna eta gozamena da, berehala eta zorrotz itzulitako konposizio bikainak; errealaren freskotasuna eta energia agerian jartzen dituen diskoa. Lehenengo mailako Lo-Fia.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.