EHUorkestra eta EHUterperen kontzertua

Noiz eta non

2019/11/17, 18:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Igandean, azaroaren 17an, 18: 00etan Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan (Konstituzio plaza, 9. 01009 Vitoria-Gasteiz), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen EHUorkestrak eta Arabako Campuseko EHUterpe unibertsitate koruak musika kontzertua eskainiko dute. Sarrera dohainik izango da eserlekuak bete arte.

EHUorkestra sinfonikoaren helburua da unibertsitate komunitatearen artean kultura zabaltzea musikaren bidez, eta, zehazkiago, musika sinfonikoaren bidez, unibertsitatearen eta euskal gizartearen arteko kultura komunikaziorako tresna izanik.

EHUTERPE unibertsitate koruak musika modernoa lantzen du bereziki. Honek ez du esan nahi bere errepertorioan ez daudenik euskal konpositoreen kanta ezagunak edo unibertsitatearen mundurako garrantzia handiko kantak, ‘Gaudeamus Igitur’ esaterako.