euskaraespañol

Mdou Moctar-en kontzertua unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

2018/03/14, 19:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoan 14, arabar campuseko unibertsitate pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Mdou Moctar taldearen kontzertua izango da, ehukultura programazioaren jardueren barruan.

Saharako usain gozoak dituen folk elektrikoa, gitarra psikodelikoak eta autotune pixka bat dira Mdou Moctar gitarrista tuareg enigmatikoaren bereizgarriak. Nigerreko basamortuko soinuaren artista adierazgarrienetako bat da, eta Sahel Sounds markaren izaera hobekien irudikatzen dutenetako bat. Generoaren mugak esperimentatzeko eta gainditzeko prest dauden tuareg konpositore bakarrenetakoa da, eta, zenbait single eta lehenengo LPa kaleratu ostean, Mdou Moctar tuareg hizkuntzan filmatu den historiako lehendabiziko pelikulako protagonista izan da. ‘Akounak Teggdalit Taha Tazoughai’ filmak, hain zuzen, Agadez hiri zaratatsuan bidea egin nahi duen musikari gazte baten estualdiak kontatzen ditu.

Sahel Sounds Christopher Kirkleyren soinu dokumentazioko bloga/zigilua/proiektua da, Sahel eskualdeko herri-musika elektrikoan zentratua. Benetan goraipatzeko moduko lana ari da egiten Mendebaldeko Afrikako musikaren alde, beste zigilu/blog batzuekin batera, tartean Awesome Tapes From Africa eta Negrophonic, DJ/Ruptureren zigilua.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.