Zure tesia zabaldu nahi duzu? Parte hartu #HiloTesis lehiaketan.

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/04/19
  • Noiz arte: 2021/04/23

Hartzaileak

  • Ikasle
Parte hartu #HiloTesis lehiaketan

Deskribapena

Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Biltzarrak (CRUE) “#HiloTesis: Tu Tesis Doctoral lehiaketaren lehen edizioa antolatu du Twitterreko hari batean”. Lehiaketa honen bidez, elkartea osatzen duten unibertsitateetako (besteak beste, UPV/EHUko) doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatu nahi da. Parte-hartzaileek gehienez 20 txiotan eman beharko dute beren tesiaren berri, sare sozial horren mugak kontuan hartuta, eta edozein hizkuntza koofizialetan.

Lehiaketa apirilaren 1etik 23ra izango da, biak barne. Haria argitaratu ondoren, lehiakideek izena eman eta hariaren esteka eman beharko dute, formulario honen bidez.

Katearen lehen txioak @RedDivulga, @upvehu, eta @EHUscientia, aipatu beharko ditu, eta "abro #HiloTesis" batekin amaitu.

Ikasleek, azken 6 hilabeteetan doktorego-tesia amaitu duten edo gaur egun tesi hori garatzen ari diren, zer, nola eta zergatik egiten duten esan diezaiokete gizarteari. Horretarako, Twitterren hari bat egitea proposatzen dizugu, tesiaren edukia hizkuntza erraz eta erakargarri batera egokituz.

Hautagaitzek tesia zuzentzen duen pertsonaren oniritzia izan beharko dute, eta emandako informazioa jendaurrean zabal daitekeela bermatu beharko da. Ikerketak konfidentzialtasun-akordioren bati lotuta badaude, ikasleek lehiaketan erabilitako edukiak egiaztatu beharko dituzte inplikatutako alderdiekin.

Epaimahaiaren erabakia unibertsitateei eta irabazleei jakinaraziko zaie maiatzaren 21etik 28ra bitartean. Hiru izango dira sarituak, hiru unibertsitate desberdinetakoak. Unibertsitate bakoitzak saria emango du (tablet bat), baldin eta bere ikasleren bat irabazle suertatzen bada.