euskaraespañol

Hitzaldiak: Vatikanoko misterioak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/22 Noiz arte: 2018/05/24, 19:15 - 21:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, hilak 22, eta ostegunean, hilak 24, 19:15etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko ikasgela nagusian, UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Gelek eta ACAEXA-AEIKE Arabako Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak bi hitzaldi antolatu dituzte ‘Vatikanoko misterioak’ izen orokorraren barruan. Hitzaldi hauek hiritar guztientzat oro egongo dira irekita.

Zehatzago esanda, asteartean, maiatzak 22, mintzatzeko ardura Saturnino Ruiz de Loizaga izango da eta ‘Vatikanoko artxiboak’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Ruiz de Loizagak 40 urte pasa daramatza 85 kilometro liburu eta eskuizkribuak ikertzen, 800ren bat urtetako historian Vatikanoko artxiboetan (lehenago sekretuak). Bere prestakuntza paleografiko, diplomatiko eta artxibistikoari esker, zuzenean ikertu eta aztertu ahal izan ditu iturriak, kodizeak, erregistroak eta kartularioak eta Erdi Aroko historiaren corpus oso bat landu du Euskal Herriaren eta Gaztela iparraldeari dagokionean, dagoeneko gaindiezina dena, arabar hau Erdi Aroko historian, bere alderdi ugarietan den egilerik emankorrenetako bat bilakatua dugularik.

Beste alde batetik, ostegunez, maiatzak 24, hizlaria Jesús Mª González de Zárate izango da ‘Petros eni’ (Hemen da Pedro/Pedro está aquí) izena hartuta. González de Zárate Artearen Historiako katedraduna UPV/EHUn eta 30 liburu baino gehiago eta hamaika artikulu idatziak ditu gai artistikoen ikerkuntza eta zabalkuntzarako.