euskaraespañol

Adinberri Kongresua: Zahartze Osasuntsuaren Gipuzkoan

Noiz eta non

2018/11/22, 09:30 - 00:00

Kokapena

Patioa - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroaren 22an eta 23an, Tabakaleran (Patio aretoan), Donostian, ‘Adinberri Kongresua: Zahartze Osasuntsuaren Erronkak eta Aukerak Gipuzkoan’ ospatuko da. Jarduera Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ageing On ikerketa-taldearen laguntzaz.
Topaketaren helburua da “zahartze prozesua aztertzea ikuspuntu guztietatik: arretan eta zainketetan egindako berrikuntzetatik hasi eta silver economy delakoa Gipuzkoako jarduera ekonomikoaren motor bilakatzeko aukerara arte. Eta horretarako, tokiko eta nazioarteko esperientziak aztertuko dira adituen hitzaldi eta solasaldietan, baita publikoaren parte hartzearekin ere”.

UPV/EHUko Ageing On ikerketa-taldeak kongresuaren antolakuntza zientifikoan parte hartu du. “Kongresuan zehar egoitzetan bizi diren pertsona nagusietan ariketa fisikoak osasunean eta bizi kalitatean dituen onurei buruzko ikerketak aurkezteko aukera izango dugu”, dio ikerketa-taldeko ikerlari nagusietariko Jon Irazustak.

Egitaraua

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.