euskaraespañol

Deituta INIZIA 2020 sariak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/11/12

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Deituta dago jadanik Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko INIZIA Uniekintzaileen sarien IX. edizioa. Deialdi hau INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen da, unibertsitarioen arteko ekimenarekiko kultura sustatzea helburu duten hainbat jardunbide dauzkana, BIC Arabarekiko lankidetzaz garatutakoak.

Sari honetan parte hartu ahal izango dute UPV/EHUko unibertsitate komunitateko kideren bat duten proiektuen sustatzaileek eta, bereziki, tituludun edo graduatu ondoko pertsonek eta UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleek, irakasleek, ikertzaileek edo sustatzaileek, UPV/EHUn bertan egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen badute. Sari horiek baliatu egin behar dira prestakuntza jardueretan eta proiektuaren analisia eta garapena gauzatzeko zerbitzuetan (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, materialak eskuratzea, etab.).

Helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: enpresa bihur daitezkeen proiektuen sorrera indartzea, unibertsitatearen ahalmen berritzaileaz baliatzea enpresa berriak sortzeko, edo lan-ingurunean sartzeko formula berriak bultzatzea, enpresa sarea dinamizatzean eta berritzean duten garrantziagatik.

Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 23a da.

Deialdiaren oinarriak: INIZIA Uniekintzaileen sarien IX. edizioa