euskaraespañol

CORTADAK XXV. urteurrena ospatuko du

Jaialdiak hainbat film labur aurkeztuko ditu eta kultur jarduera eta gonbidatu berezien aldeko apustua eginez

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/13

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Arantxa Ibañez de Opacua, Estibaliz Canto, Manoli Igartua, Garbiñe Ortega eta Iker Arroniz. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

CORTADA film laburren jaialdiak bere proposamen zinematografikoa aurkezten du hainbat jarduera artistiko paralelorekin batera: super 8mm-ko tailer bat, zuzeneko bisualekin egindako kontzertua, sormen prozesuei buruzko hitzaldi bat eta azken proiekzio oso berezi bat. Lau egun borobil film laburren proposamen zinematografiko nazional zabalarekin.

Abenduaren 15etik 18ra Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, Dendarabako 1. solairua) ospatuko den CORTADAren edizio berezia aurkezten du. Aurten 6 programatan banatuko diren 28 film labur lehiatuko dira. Hauek 18:00etan edo 20:00etan hasiko diren saioetan proiektatuko dira, doako sarrerarekin.

Prentsaurrekoan Manoli Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Estibaliz Canto, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia, Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria, eta Garbiñe Ortega, Jaialdiko Programazio koordinatzailea, parte hartuko dute:

"Animazio, fikzio eta dokumental generoetako azken urteko ekoizpen onenak ekartzen saiatu gara", adierazi du jaialdiko programazio taldeak. “Estatuko zinema arloko izen handiak, Víctor Moreno eta Clara Simón esaterako, eta zinema eskoletatik atera berri diren ikasle gazten lanak elkarrizketan jartzen dituen programazioa ikusiko dugu.”

Epaimahaia Gasteizko hainbat diziplina artistikotako hiru erreferentek osatzen dute: Katixa Agirre, idazlea eta EHUko irakaslea; Ane Agirre, komisario independentea eta Tabakalerako praktika garaikideen arloko arduraduna; eta Helena González, programatzailea, kultur kudeatzailea eta GazteFilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdiko zuzendarikidea.

Jarduera paraleloak

Solasaldia Koldo Almandozekin

Jaialdiak, Koldo Almandoz zinemagilea gonbidatu du bere lanari buruzko hitzaldi bat ematera abenduak 15, arratsaldeko 18:00etan Montehermoso Kulturunean. Almandozek bere ibilbideaz eta esperientziaz hitz egingo digu. Esperientzia horretan, telebista zein film luzeetako proiektu handiak garatzeaz gain, seguraski gehien gustoko duen formatuan lan egiten jarraitzen du: film laburrean. Jaialdiaren hitzetan, “topaketa hau inspirazio iturri izan daiteke beren ibilbideari ekiten ari diren sortzaile gazteentzat.”

Sara Zozayaren kontzertua

Ikus-entzunezkoa aztertzen dituzten adierazpen artistikoak sustatzearen alde, Sara Zozaya abeslari, konpositore eta multiinstrumentista gazteak Itziar Garaluce artista gasteiztarrarekin partekatuko du eszenatokia larunbatean, abenduak 18, 13:00etan Jimmy Jazzen ospatuko den kontzertuan.

Super 8 mm tailerra

Era berean, abenduaren 10ean Sara Zozayaren kontzertuaren baitan, HAZ Ikus Mugimendurako Laborategiaren laguntzarekin egindako “Moztekoak eta itsaskorrak, ikusmen-aurkikuntzaren manipulazioa” tailerraren emaitza proiektatuko da. Clara Sánchez Dehesa eta Nahikari Mora –HAZ espazioaren kudeatzaileak–, Rodrigo Sousa artista eta komisario independente brasildarrarekin batera izan ziren tailerraren arduradunak.

‘Dardara’ dokumentalaren emanaldia, Marina Lameiro eta Gorka Urbizurekin

Abenduaren 18an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, Dendarabako 1. Solairua) ospatuko den amaiera ekitaldiaren ondoren, Marina Lameiro zuzendari gazte nafarraren ‘Dardara’ dokumentalak emango dio amaiera CORTADAren XXV. edizioari. Emanaldia 21:00etan hasiko da KUBIK aretoan eta bertan izango dira zuzendaria eta Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko musikagile, gitarrista eta abeslaria.

Emanaldietarako sarrerak, Sara Zozayaren kontzertua eta Koldo Almandozen hitzaldia doakoak izango dira eta sarrera hurrenkeraren araberakoa izango da. “Dardara” filmaren proiekziorako sarrera 2 euroko kostua izango du eta KUBIKaretoaren webgunean erosi ahal izango da.

Informazio gehiagorako: www.festivalcortada.eus