euskaraespañol

Darwin Eguna: landareen etxekotzearen eta burmuinaren eragina giza eboluzioan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/13, 18:30

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Burmuinak zer nolako eragina izan du gizakien eboluzioan? Nola funtzionatzen du eta zerk bihurtzen du aparteko organoa? Landareen etxekotzeak ondoriorik izan zuen giza eboluzioan? Galdera horietatik abiatuz egingo da aurtengo Darwin Eguna, otsailaren hamahiruan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
 
Charles Darwin naturalista, geologo eta biologo ingelesaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko asmoz Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko KatedrakCírculo Escéptico eta El Correorekin elkarlanean, eboluzioaren inguruko bi hitzaldi antolatu ditu.

Alde batetik, Amaia Arranz Otaegui Ikerbasque ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Arkeobotanikan doktoreak landareen etxekotzeaz eta lehen soroen garapenean sakonduko du “Nekazaritzara trantsizioa, iraultza ala eboluzioa?” (La transición a la agricultura: ¿evolución o revolución?)  hitzaldian. Arranzek historian une erabakigarria izan den aldaketaren inguruan ikuspegi berriak eskainiko ditu eta une horretan gizakiak izan zuen rolaren inguruko zenbait ideia desmitifikatuko ditu.

Beste alde batetik, Manuel Martin-Loechesek Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Psikobiologian katedradunak gizakien garuna osatzen duten atalen, zirkuituen eta sistemen inguruan hitz egingo du “Gizakien burmuina eboluzioaren argitan. Zerk egiten du apartekoa? (El cerebro a la luz de la evolución:¿qué lo hace único?)”  hitzaldian. Martin-Loechesek gizarte-tolerantzia handiagoa izaten laguntzen dizkiguten eta milioika urtetan zehar garatu ditugun egituren funtzionamendua azalduko du.

Hitzaldi-solasaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan antolatu da. Hitzaldia aurrez aurre ikusteko aukera egongo da eta baita streamingez ere, KulturguneaTB kanalaren bitartez. Sarrera librea da aforoa bete arte.

Hizlariak

Amaia Arranz Otaegui

Amaia Arranz Otaegui Ikerbasque ikertzailea da eta UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia irakaslea. Arkeobotanikan (hazi, fruitu, ikatz edo janari soberakinen analisia) aditua da eta bere ikerketaren esparru zabal bat Asiako hego-mendebaldean (Siria, Libano, Jordania, Iran eta Israel) jorratu du. Bere ikerketen muina Epipaleolitoko ehiztari-biltzaile herrien trantsizioa eta Neolitoko lehen gizarte abeltzainak dira. Bere ikerketa gaien artean landareen erabilera eta ustiapena, etxekotze-prozesua, dieta begetala eta Pleistozeno eta Holozenoko paleopaisaiaren berreraikitzea daude.

Manuel Martin-Loeches

Gaur egun Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Psikobiologian katedraduna da eta Coloradoko Unibertsitatean artearen neurokognizioaren eta bere eboluzioaren inguruan irakasten du. Bere ikerkuntzek hainbat gai jorratzen dituzte, betiere garuna eta giza kognizioaren inguruan, osasuntsu dauden pazienteen zein eskizofrenia pairatzen dutenen kasuan. Bere ikerketek arreta bisuala, laneko memoria, emozioak, sinesmen erlijiosoak, estetika eta artea eta, batez ere, giza hizkuntza jorratzen dituzte. Hori guztia ikuspegi eboluzionista inoiz galdu gabe.