euskaraespañol

III. Doktorego Eguna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/23, 18:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 23an, 18:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan, 'Doktorego Eguna' ospatuko da hirugarrenez, 'Ireki atea gure doktoretzari' lelopean.

Ekitaldian, Doktorego Eskolaren doktorego-ikasketen eskaintza aurkeztuko da (67 programa), ezagutza-adar guztiak barne hartzen dituena, eta UPV/EHUren 2018-19 eta 2019-20 ikasturteetako doktorego sari bereziak aintzatetsiko dira. Aurten, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Iraunkorreko Helburuei (GJH) egindako ekarpenari eskainiko zaio jardunaldia. Gainera, Osasun eta Ongizateko GJHri lotuta, UPV/EHUko doktorego-ikasleen ongizate emozionalari buruzko ikerketa baten lehen emaitzak ere azalduko dira.

Ekitaldiaren egitaraua

18:00 Inaugurazioa

18:05 Doktorego Eskolako zuzendariaren doktorego eskaintzaren aurkezpena, Gotzone Barandika

18:15 Doktorego Eskolako zuzendariordearen aurkezpena, Olatz González Abrisketa

18:20 Cristina Blanco Fernández de Valderrama irakaslearen hitzaldia: ‘El trabajo de tesis doctoral y su incidencia en el bienestar emocional del alumnado de doctorado de la UPV/EHU’

18:40 Eva Portillok, Doktorego Eskolako idazkari akademiko eta zuzendariordearen eskutik, sari berezien errekonozimendua, eta sarituen hitzak.

19:40 Amaiera, Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen eskutik