euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Bastidako arkeologia eta kultur paisaiak' erakusketak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/08 Noiz arte: 2015/05/07, 19:00 - 10:46

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 8, inauguratuko da ‘Bastidako arkeologia eta kultur paisaiak erakusketa Bastidako Kultur Etxean, ekainaren 12 arte bisitatuko ahal dena. Erakusketa Bastidako udalak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak sustatu dute, Bastidako lur barrutian eta inguruko lur eremuetan egin diren arkeologi esku hartze ugarien emaitza nagusiak argitara eman nahian, hiribilduaren eta bertako baserri lurren jatorria eta historia osatzeko dokumentu berriak eman dituztelarik.

Ostiralean bertan, 19.00etan hasita, Kultur Etxean bertan Juan Antonio Quirós Castillo UPV/EHUko irakasleak hitzaldia eskainiko du Bastidako gaztelu eta Torrentejoko proiektu arkeologikoetan lortutako emaitzen inguruan, Ebroko ibarreko Erdi Aroko paisaiak aztertzeko garrantzia handikoa izan direlarik. Emaitza hauek monografiko baten baitan aurkeztuko dira Lleidako International Medieval Meeting kongresuan.

Informazio gehigarria