euskaraespañol

Osasuna erraztu

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/14 Noiz arte: 2015/05/13, 09:00 - 08:40

Deskribapena

350 adituk hausnartuko dute politika eta ingurune osasungarriei buruz UVP/EHUk antolatutako Osasunaren Sustapeneko I. Kongresuan

Ostegunean, maiatzak 14, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Ingurune eta Politika Publiko Osasungarriagoak Eraberritzen" izenburupean Osasunaren Sustapeneko I. Kongresua hasiko da. Topaketak, zeinak osasunaren arloko hainbat diziplinako 350 aditu bilduko dituen, osasungarria dena hainbat esparrutan (hirigintzan, arkitekturan, lanean, politikoan eta teknologian) errazteari buruz gogoeta egingo dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera antolatu du kongresua UPV/EHUk

Hasierako ekitaldian parte hartuko dute:

  • Jon Zárate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea
  • Guillermo Viñega, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuordea
  • Elena Rodríguez, Kongresuaren presidentea eta UPV/EHUko Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakaslea