euskaraespañol

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 2013/14 promozioaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/22 Noiz arte: 2015/05/21, 18:00 - 15:35

Deskribapena

Ostiral honetan, maiatzak 22, 18.00etan, UPV/EHUren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko Areto Nagusian ekitaldia egingo da 2013-2014 ikasturtean gradua amaitu duten ikasleentzako diplomak banatzeko. Ekitaldian, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango da buru eta Francisco Javier Alonso Euskal Gobernuaren Unibertsitate eta hezkuntzarako zuzendaria eta Maite Fuentes Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko dekanoa ere egongo dira bertan.