euskaraespañol

Saltillok ateak irekiko dizkie bisitariei Bermeon

Noiz eta non

2015/09/03 2015/09/03, 10:00 - 19:00

Deskribapena

UPV/EHUko eskola-ontzia Kantauri itsasoko ertzetik egiten ari da itsasaldia

Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia Bermeon porturatuko da bihar, irailaren 3an, non  belaontziko ateak irekiko zaizkien bisitariei. Goizean 10:00etatik-13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik-19:00etara. Hala, nahi duten guztiek eskola-ontzia ezagutu ahal izango dute.

Saltilloren udako itsasaldiaren hurrengo data hau izango da: Irailak 4 Bermeo – Santurtzi

Saltilloaren historia

Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikaslek daude nabigazio praktikak egiten. Ekimen honen helburua, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta belaontzi hau ezagutzera ematea da.