euskaraespañol

Naukas Bilbao 2015

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/11 Noiz arte: 2015/09/12, 10:00 - 19:00

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, irailaren 11n, 10:00etan UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan hasiko da (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbao). Irailaren 11n eta 12an ospatuko da hedapen zientifikoko jardunaldi honen bosgarren edizioa, Espainiako garrantzitsuenetako bat.

Zorroztasuna eta umorea bat eginez, 60 hizketaldi laburren bitartez bertaratutakoei askotariko diziplina zientifikoengatik jakin mina pizten saiatuko dira hizlariak. Horrez gain, hainbat pertsona ezaguni egingo zaie elkarrizketa eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak zuzenean eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira. Hemen ikus dezakezu programa osoa.

Sarrerak doan izango dira, bete arte. Naukas-ek eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute ekitaldia.