euskaraespañol

2015eko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa deituta

Noiz eta non

2015/09/25 2015/09/25, 12:54 - 12:54

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correo-k antolatuta, abian da dagoeneko 2015eko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa, UPV/EHUko ikasleek hartu ahal izango dutelarik parte. Ikasle bakoitzak artikulu bakarra aurkez dezake, euskaraz edo gaztelaniaz idatzia.

Sari bakarra egongo da, 800 eurotakoa, iritzi-artikulu onenarentzat (gai librea), sari horrek indarreko legeriaren araberako atxikipen fiskala izanik. Artikulu saritua El Correo-ren iritzi-artikuluen atalean argitaratuko da (Arabako edizioan). Halaber, epaimahaiak aukeraturiko artikulurik onenak argitaratuko dira. Saria emateke ere utz daiteke.

Artikuluak gehienez bi foliotan idatziko dira, orrialde bakarrean, eta hutsarte bikoitzarekin (Times New Roman 11 letra-motarekin). Lanak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 20an amaituko da.

Ebazpena, ezin apelatuzkoa, 2015eko abenduaren 18an jakinaraziko da.

Informazio gehiago eta oinarriak honako helbide honetan lortu ahal dira: 2015eko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa