euskaraespañol

ELGAren mundu mailako mintegia antolatu du Plentziako itsas Estazioak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/29 Noiz arte: 2015/09/30, 12:30 - 13:30

Irudia
Jardunaldiak aukera paregabea eskainiko du itsas bioteknologiaren sektorea Euskal Herrian bultzatzeko

Deskribapena

Irailak 29an eta 30ean, UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioan (Areatza hiribidea, 47. Plentzia) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) urtean egiten dituen zortzi mintegi sektorialetako bat egingo da. Mundu mailako mintegi horrek itsas bioteknologiak ekonomia ozeanikoan baitan etorkizunean dituen aukerak izango ditu aztergai, hain zuzen.

Jardunaldia antolatu dute, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeaz gain,  , Bizitza-Zientzien Norvegiako Unibertsitateak eta PiE-UPV/EHUk; gainer,a AZTI-Tecnaliaren, Euskampus Fundazioaren eta Norvegiako Ikerketa-Kontseiluaren lankidetza izan du.  . Mundu osoko 15 herrialdetako 30 aditu gailenek, hazkunde urdin eta ekonomia ozeaniko azaleratuberriaren esparruan itsas bioteknologiak eskaini ditzakeen aukerak esploratuko dituzte:biofuelak, biomedikuntza edo bioprozesuen ingeniaritza, besteak beste.

Ateratako ondorioak "Ekonomia Ozeanikoaren Etorkizuna: Itsas Industria Gainerakorren 2030ko Prospektiba Esploratzen" ELGAren gida-dokumentuan erantsiko dira, eta agiri horren mundu mailako aurkezpena 2016an Korean izango da. Ionan Marigómez, Plentziako Itsas Estazioaren zuzendari zientifikoaren esanetan "ELGAren mintegi horrek itsas bioteknologia sektorea Euskal Herrian bultzatzeko aukera paregabea eskainiko du. Halaber, esparru honetan PiE-UPV/EHU garatzen ari den ikerketa eta heziketa jardueren nazioartekotzea ahalbidetuko du.