euskaraespañol

Gizarte Hezkuntza Munduko egunean, 'Kontaturiko istorioak ehuntzen'

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/02 Noiz arte: 2015/09/30, 11:00 - 09:07

Irudia

Deskribapena

#Edusoday2015 jardunaldiak batuko ditu bizi-esperientziak eta kontaketak UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Ostiralean, urriak 2, 11:00etan, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Aretoan¸ #Edusoday2015 Gizarte Hezkuntza Munduko eguna izango dela bide, Kontutariko istorioak ehuntzen jardunaldia egingo da. Ekitaldia UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Gizarte Hezkuntzako Graduko irakasleek eta ikasleek antolatu dute, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoarekin eta Educablog taldearekin batera.

Gurutze Ezkurdiak, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Tamara Hernándezek, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko buruak, eta Maite Arandiak, Gizarte Hezkuntzako Graduko koordinatzaileak emango diote hasiera topaketari.

Jardunaldi horrek bilduko ditu bizi-esperientziak kontatuko dituzten gizarte hezkuntzan profesionalak, hala nola Pedro Silva, Andrea Correa, Salma Mustafá eta Jesús Barcia. Topaketan hauek ere hartuko dute parte: Gontzal Zubiaur —Gizarte Hezkuntzako ikaslea—, Oliver Reviriego  —ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonekin lan egiten duen kidea— eta Borja Pérez eta Rubén Ontiveros —umoristak eta Qué vida más triste telebista-saioaren aktorea eta zuzendaria—.

Gizarte hezkuntza lanbidea ezagutzera ematea da jardunaldiaren xedea, baita egoera zailak bizi diren pertsonak bideratzen eta hobetzen lagundu duten profesionalak ere. Era berean, topaketak gizarte-hezkuntzan lan egiten duten lagunen ikuspuntua eskainiko du eta, azkenean, profesio horri ekitean umorearen garrantzia nabarmenduko du.