euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Gelek ikasturtea irekiko dute Pedro Miguel Etxenikerekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/05 Noiz arte: 2015/10/02, 11:00 - 12:04

Deskribapena

UPV/EHKo Materia Kondentsatuaren Fisikan katedradunak La sublime utilidad de la ciencia inútil  hitzaldia emango du

Astelehenean, urriak 5, 11:00ean, UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletako Areto Nagusian (Banco de España kalea, 2. Bilbo) 2015/16 ikasturtearen hasiera ekitaldia egingo da. Aurten, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikan katedradun eta Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren presidente Pedro Miguel Etxenikek La sublime utilidad de la ciencia inútil inaugurazio-hitzaldia  eskainiko du. Hasiera ekitaldira Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandia ere joango da. Berak ikasturteari hasiera ofiziala emango dio.

Ekitaldia bukatzeko, Pasaia Musikal eskolak eta Geletako Koruak El chaleco blanco zarzuela antzeztuko dute. Oihana Regüelak zuzenduko du.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • Alfonso Unceta Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendariaren agurra.
  • Karmele Lejonagoitia Geletako ikaslearen ongi-etorria.
  • Ikasturte-hasierako ikasgaia Pedro Miguel Etxenike irakaslea La sublime utilidad de la ciencia inútil hitzaldia emango du.
  • BBKko Gizarte Ekintzako zuzendaria Leyre Aragónen hitzak
  • UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreorde Carmelo Garitaonandiaren ikasturtearen hasiera ofiziala.
  • Zarzuela: El chaleco  blanco