euskaraespañol

Medikuntzaren XXI. mendeko erronka den iktusari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/08 Noiz arte: 2015/10/07, 19:00 - 11:13

Irudia

Deskribapena

Urriaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, José Castillo Sánchez katedradunak hitzaldia emango du  Bidebarrieta Kulturgunean (Bidebarrieta, 4, Bilbao), Achucarro Zentroak (Achucarro Basque Center for Neuroscience, Ikerbasquek eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2012an sortutakoa) antolatuta, Achucarro forumaren baitan; foruma burmuinaren ikerketaren eremuko gaurkotasun gaiei buruzko dibulgaziozko hitzaldien zikloa da. Hona hemen izenburua: "El ictus: Un reto para la medicina del siglo XXI". Bertaratzea doakoa da, eta edonor joan daiteke. Hala ere, aurretik izena eman behar da, edukiera mugatua baita (forum@achucarro.org - 946018135). Hitzaldia amaitutakoan, galderak egiteko txanda zabaldu, eta eztabaida egingo da.

Hitzaldia

Gaixotasunen prebentzioan aurrera pauso handiak eman diren arren, iktusak goranzko joera nabarmen eta jarraitua erakusten du. Beste batzuen artean, mendebaldeko biztanleriaren zahartzeak, XXI. mendeko ia izurrite batean bihurtu du iktusa.

Prozesua hasi denetik igarotzen den minutu bakoitzean, burmuina kaltetzen joaten da era progresiboan, eta horrek diagnostiko azkarra -gero eta sailagoa- erraztuko duten dinamika sozio-sanitario berriak eta zirkulazioaren berriztapena ez ezik, eragindako kaltearen erreparazioa ere ekarrik duen tratamendu bat inplementatzera behartzen du.

Mintzaldi honetan, kalte neurologiko honen arlo nagusietan sakonduko du hizlariak, eta, ondorioz, bertaratzen direnek gaitz hau hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

José Castillo Sánchez

Neurologian katedraduna eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko Medikuntza Saileko zuzendaria, Santiago de Compostelako Unibertsitate Ospitale Klinikoko Neurologia Zerbitzu Buru eta Neurozientzien Ataleko zuzendaria ere bada José Castillo Sánchez; Santiago de Compostelako Unibertsitateko Neurozientzia Klinikoen Ikerketarako Laborategiko zuzendaria; eta Santiagoko Osasun Ikerketaren Institutuko (IDIS) zuzendaria. Gainera, Gaixotasun Burmuinbaskularren Ikerketa Sarearen (RETICS-INVICTUS) koordinatzailea ere bada.

Castillo irakaslea American Neurological Association-eko (San Francisco, 2003) akademikoa da. 156 argitalpen baino gehiago ditu azken 10 urteetan (%64 D1-ean eta 89% Q1-ean). 26 doktorego tesi zuzendu ditu (azken bederatzia, europar doktoregoak), guztiak bikain cum laude eta 5 sari bereziekin. 41 proiektu zuzendu eta koordinatu ditu Estatu eta Europa mailako deialdi konpetitiboetan, eta baita 38 saiakuntza kliniko steering committe-an (8 koordinatzaile bezala).

Achucarro zentroa

Achucarro Basque Center for Neuroscience BERC (Basque Excellence Research Centres) ikerketa zentro bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoa, eta honako hauek parte hartzen dute horretan, patroi gisa: Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Osasun arloko Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioa (Bioef).

Achucarro zentroa neurozientziaren ikerketara bideratuta dago, eta haren helburu nagusia burmuinean gertatzen diren neuroendekapenezko gaixotasunetarako eta gaixotasun immuneetarako tratamendu eta terapia berriak garatzeko jakintza erabilgarriak sortzea da.

Zentroaren izenean Nicolás Achúcarro Bilboko neurozientzialaria agertzen da, burmuinaren eta haren gaixotasunen ikerketako aitzindarietako bat izan baitzen. Achúcarro Santiago Ramón y Cajalen eta Alois Alzheimerren ikaslea eta lankidea izan zen, eta nazioarteko ospea zuten Europako eta AEBko zentroetan  garatu zituen bere ikerketak. Haren karrera intelektual bikaina 37 urte zituenean eten zen, bere buruari diagnostikatu zion Hodgkinen linfoma agertu zenean.