euskaraespañol

Amerikanuen 40. urteurrena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/15 Noiz arte: 2015/10/13, 09:15 - 10:27

Irudia

Deskribapena

Urriaren 15 eta 16an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘Iparraldea berreskuratzen: enpresak, kapitalak eta egitasmo atlantiarrak ekonomia inperial hispanikoan' unibertsitate arteko mintegia egingo da. ‘Amerikanuak. Basques in the New World' (1975) liburuaren lehenengo edizioa argitaratu eta 40. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean kokatu behar da mintegi hau, euskaldunek munduan izandako presentzia, migrazioa eta proiekzioaren arloko egungo azterketen aitzindari izan dela aitortu zaiolarik.

Arrazoi hau dela medio, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Nafarroako (UN), Mondragon (MU) eta Pabe eta Aturriko herrietako (UPPA) unibertsitateek bat egin dute eta unibertsitate arteko zenbait mintegi antolatu dute, 2015. urteko azken hiruhilekoan barrena Iruñea, Vitoria/Gasteiz, Baiona eta Arrasaten duten egoitzetan burutuko direnak.

Mintegi hau UPV/EHUren ‘Euskal Herria eta Amerika' ikertaldeak antolatu du (http://www.paisvascoyamerica.eu/?cat=35) eta William Douglass Renoko unibertsitateko Euskal Ikasketen gunearen fundatzaileak eskainiko du hasierako irakasgaia.

Informazio gehigarria