euskaraespañol

Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/26 Noiz arte: 2015/10/23, 11:00 - 11:57

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 26, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), prentsaurrekoa eskainiko da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketa aurkezteko. Bertan, 2014-2015 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira.

Erakusketak Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak beteko ditu eta astelehenetik, urriak 26, ostiralera, hilak 30, bitartean ikusi ahal izango da, 08:00etatik 20:00etara. Sarrera librea izango da.

Bertan, ikasleek Gradu Amaierako Lan bezala aurkeztutako 50 pieza aukeratuak ikusi ahal izango dira, tartean margolanak, instalazioak, lan bideografikoak eta posterrak, eta baita Gradu Amaierako Lan bezala ikasleek aurkeztutako 221 dosierrak ere.

2014-2015 ikasturtean, 221 ikaslek eskuratu zuten titulua UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, horien artean 95ek Arteko Gradua eskuratu zuten, 92k Sorkuntza eta Diseinuko Gradua eta 34k Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
  • Ikasleak, erakutsiko diren Gradu Amaierako Lanen egileak.