euskaraespañol

Etorkizulan 2015. edizioa badator

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/26 Noiz arte: 2015/10/22, 11:00 - 13:03

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Areto Nagusian, antzerki lanak ikasleengan izaera ekintzailea esnaraziko du

Astelehenean, urriak 26, 11:00etan, Leioako campuseko Areto Nagusian Etorkizulan izeneko kultura ekintzaileko antzezpena hasiko da. Ostiralera arte, hilak 30, ekitaldi hori egingo da, laugarren aldiz Zitez Bizkaiko Campuseko enpresa sortze eta kultura ekintzailea bultzatzako programak antolatutakoa.

Antzerki lan honek, perspektiba ludiko eta irakasgarri baten bidez, ikasleengan izaera ekintzaile, abenturazale eta sortzailea esnaraztea bilatzen du. Parte hartzaileak bidaia apokaliptiko batean sartuko dira —non mundu honetan ez den natura baliabiderik izango— eta mundu horretatik irteteko arriskua eta sormena izango dira tresnarik egokiak. Horrela erreminta horien bidez ikasleek beren buruak hobeto ezagutuko dituzte eta autoenplegutzeko edota enpresak sortzeko trebatuak izango dira.

Informazio gehigarria