euskaraespañol

Kultura arteko Hezkuntza minorreko III. jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/27 Noiz arte: 2015/10/26, 09:30 - 09:15

Irudia

Deskribapena

Urriak 27 eta 28 dituelarik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Irakasleen eskolan burutuko da ikastegi bereko Kultura arteko Hezkuntza minorreko III. nazioarteko jardunaldien lehenengo atala. Oraingo  honetan ‘Zubigintza: Diasporen artean kultura artekotasuna hizpide' da aukeratutako leloa.

Edizio honetan egungo errefuxiatuen egoera, kultura aniztasuna eta euskal diaspora uztartu eta aztertu nahi dira. Errefuxiatu zein etorkinen kasuan, gizarte hein handiko erronkak ditu aurrez aurre, elkarrekiko elkartasuna, integrazioa, nortasun eta kulturaren iraupena eta abar. Hauek izango dira eztabaidaren  muina, kultura arteko elkarrizketa eraikitzailea oinarri hartuta. Hitzaldietarako sarrera librea izango da.

Programa
Urriak 27
9:30–10:00 Joseba Arregi: ‘Euskal kasua, kulturartekotasunaren dimentsio komunitarioa lantzeko kasua: Gu ere izan ginen errefuxiatu'.
10:00-11:30 Xabier Zubillaga: ‘Unir Euskadi y la diáspora: Propuesta para  construir puentes educativos con la República de Argentina'.
Urriak 28
10:00-10:45 Alberto Irigoyen, Uruguaiko historialaria eta idazlea: ‘Claroscuros en las narrativas sobre diáspora vasca. Los casos de Cuba, Uruguay y Venezuela'.
10:45-11:30 Josu Legarreta: ‘Errefuxiatuak ere izan gineneko testigantzak. Zer ikasi eta zer irakatsi'.