euskaraespañol

Diplomak banatzeko ekitaldia Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako unibertsitate eskolan

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/29 Noiz arte: 2015/10/27, 19:00 - 12:31

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 29, 19.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko ekitaldi aretoan diplomak banatuko zaizkie 2014/15 ikasturtean ikasketak ikastegi honetan amaitu dituzten ikasleei. Era berean, saria ere emanen zaio titulazio bakoitzean den espedienterik onenari eta aitortze egingo zaio Mercedes Benz S.A. enpresari, ikasleentzako borondatezko praktiketan izan duen lankidetzarengatik.

Ekitaldiaren buru Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea izango da eta bertan izango dira Xabier Etxaniz Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea, José Luis Martín UPV/EHUko idazkari nagusia, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran Vitoria/Gasteizko alkatea, Javier Sancho eskolako zuzendaria eta Emilio Titos Mercedes-Benz enpresako zuzendari nagusia.