euskaraespañol

Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa

Noiz eta non

2015/10/30 2015/10/30, 09:00 - 16:50

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 30, 9:00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) "Crisis climática y evolución humana" (Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa) jardunaldia egingo da. Ekitaldi hori Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia eta UPV/EHUk antolatu dute, eta iraganean izandako aldaketa klimatikoak aztertuko ditu, gizakion bizimoduan eta eboluzioan izandako ondorioak, hain zuzen; batez ere, glaziazio zikloen agerpena Kuaternarioan (azkeneko 2 milioi urteak), zeintzuek hainbestean eragin duten espezien banaketan (fauna eta begetazioa) eta gizakion zabaltzea.

Irekia, aurrez honako helbide elektronikoan izena eman eta ziurtatuz gero: krisiak@jakiunde.org

Ekosistema bateko elementu desberdinak kontutan izanik (hala nola, klima, paisaia, landaredia eta fauna), iraganeko aldaketa klimatikoek gizakion bizimoduan eta eboluzioan izandako eragina aztertuko du jardunaldiak. Kuaternarioaren (azkenengo 2 m.u.) ezaugarri nagusienetariko bat glaziazio zikloen agerpena izan zen. Epealdi glaziarrak eta interglaziarrak hurrenez hurren txandakatzeak espezieen banaketan eta gizakien hedapenean eragin zuzena izan zuen.

Informazio gehiago eta egitaraua, hementxe

Irudia: By Politikaner (based on NASA Worldwind-globe [1]) [Public domain], via Wikimedia Commons