euskaraespañol

Formula Student Bizkaia monoplaza Bilbon zehar ibiliko da bihar

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/31 Noiz arte: 2015/11/07, 12:30 - 13:15

Irudia

Deskribapena

El monoplaza construido por el equipo FSBizkaia de la Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko FSBizkaia taldeak egindako monoplazak hiriburuko kale nagusiak zehakatuko ditu bihar, larunbata, 12:30etatik aurrera, udaltzaingoak lagunduta. Lehe aldiz izango da ikusgai publikoki zirkuitoetaik urrun,

Ekimen hau, UPV/EHUk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XV. Asteari begira antolatu dituen ekitaldiei atxikita gauzatuko da. Bilboko kaleetan barna egingo duen biharko ibilbidearen ondoren, Formula Student Bizkaia monoplaza ikusgai utziko dute 11:00etik aurrera Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean instalatuko den stand batean. Erakustokia gaur arratsaldean prestatuko da (15:30 a 17:00 h), eta taldearen zenbait ordezkari Formula Student proiektua eta monoplazak Bilboko kaleetan egingo duen ibilbidea ezagutzera emateaz arduratuko dira, azaroaren 4tik 8ra Bizkaia Aretoan antolatuko den Zientzia Asteko beste jarduera batzuen berri emateaz gain. XV. Zientzia Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gizartea mundu zientifiko eta teknologikora erakartzeko asmoz antolatzen duen izaera ludiko eta pedagokikoko programa da.

Programatutako bi erakustaldietarako, ibilbide desberdinak erabiliko dira ondoz ondoko bi larunbatetan, bihar, urriak 31, eta azaroaren 7an. Batean zein bestean, erakustaldia 12:30etan hasiko da, 45 minutu inguruko iraupenaz:

  • Lehenengo ibilbidea (larunbata, urriak 31): irteera Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikotik (Termibus geltokiaren ondoko atetik), Sabino Arana, Jesusen Bihotza Plaza, Abandoibarra, Leizaola, Euskadi Plaza, Deustuko Zubia, biraketa  San Pio X Plazan, Euskadi Plaza, Mazarredo, El Corte Inglés, Hurtado de Amezaga, Plaza Biribila, Kale Nagusia, biraketa Jesusen Bihotzean, Kale Nagusia Foru Jauregiraino, ibilgailua bertan utziko baita ikusgai.
  • Bigarren ibilbidea (larunbata, azaroak 7): irteera desde Bizkaia Aretotik (Euskadi Plaza), Deustuko Zubia, biraketa  San Pio X Plazan, Euskadi Plaza, Mazarredo, El Corte Inglés, Hurtado de Amezaga, Plaza Biribila, Kale Nagusia, Jesusen Bihotza, Abandoibarra, Leizaola, Euskadi Plaza, Bizkaia Aretoa.

  Ibilbidearen 3Dko bideo ikusgarria:

https://www.youtube.com/watch?v=9x8FEZSnhcg