euskaraespañol

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Joslin eta Sunstar Zentroren sinposioa streaming bidez eskainiko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/06 Noiz arte: 2015/11/02, 09:30 - 11:49

Deskribapena

Izena emateko epea irekita dago, azaroaren 6ko jardunaldi webinarrean parte hartzeko doan

Ostiralean, azaroak 6, 9:30etik 17:10ra arte, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan UPV/EHUko Ikasleek eta irakasleek zuzenean jarraitu ahal izango dute JSDEI Joslin Sunstar Zentroren nazioarteko kongresua. Diabetesa, ahoko osasuna eta elikadura: interrelazioak, berrikuntzak eta interakzioa  kongresua lehengoz Espainian —hain zuzen ere Bartzelonan— egingo dute.

JSDEIren online mintegian, ahoko osasunaren eta osasun orokorraren arteko loturari buruzko ezagutza zientifikoak landuko dira. Mariano Sanz eta Eduard Montanya doktoreek zuzenduko dute Webinarra, eta esparru horretako zientzialari onenei galderak bidali ahal izango zaizkie.

Era berean, mintegian parte hartzeko aukera izango da horretarako kodea eskatu behar da mezu elektronikoa bidalita helbide honetara: jsdei-seminars@mci-group.com