euskaraespañol

Gaurko irudia

Mugikortasun programei buruzko informazio saioak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/09 Noiz arte: 2015/11/05

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, azaroak 9, 10 eta 11, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako Bulegoak hiru informazio saio eskainiko ditu, bat Campus bakoitzean, ikasleei Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dizkien mugikortasun programen inguruko informazio guztia emateko helburuarekin. Topaketa hauek Nazioarteko Astearen baitan eta 2016-2017 ikasturteko mugikortasunen deialdiak zabaldu aurretik burutuko dira.

Informazio saio hauetara hurbiltzen direnek, aukera izango dute mugikortasun programetan parte hartzeko baldintza eta betebeharrak ezagutu ahal izango dituzte, eta baita aukeratu daitezkeen norakoak edota aurkeztu behar diren hizkuntza-agiriak zeintzuk diren. Mugikortasun programen bidez bidaiatu duten ikasle batzuen esperientziak ere entzuteko aukera izango dute. Era berean, praktikak egiteko mugikortasun programen deialdiei eskainitako saio bat ere egingo da.

Honako hau da informazio saioen egutegia:

  • Gipuzkoako Campusa: astelehena, azaroak 9, 9:00etan, Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan.
  • Bizkaiko Campusa: asteartea, azaroak 10, 9:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan.
  • Arabako Campusa: asteazkena, azaroak 11, 9:00etan, Letren Fakultateko Areto Nagusian.

Hiru saioen egitaraua honako hau izango da:

09:00 UPV/EHUko mugikortasun programak
09:30 Baldintzak eta betebeharrak
10:00 Galderak, kasu bereziak... eta abar
10:45 Atsedena
11:15 Hizkuntza eskakizunak eta azterketak
11:45 Mugikortasun sareentzako kalitatezko eskaera egiteko gomendioak (CREPUQ, CONAHEC...)
12:00 Beste ikasleen esperientziak, lekukotasunak eta gomendioak
12:45 Praktikak egiteko mugikortasun programak