euskaraespañol

Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/09 Noiz arte: 2015/11/05, 19:00 - 15:18

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 9, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (-2 solairua) UPV/EHUko Genetikako irakasle Ainhoa Iglesiasek ‘Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?' hitzaldia emango dio. Hitzaldia euskaraz izango da. Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Gure DNAk egunero jasotzen ditu kalteak: erradiazioak, erradikal askeak, minbizia eragiten duten beste substantzia batzuk... Hala eta guztiz ere, gure organismoak badu kalte horiek konpontzeko ahalmena. Esparru horretan egindako aurkikuntza garrantzitsu bati esker Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak Kimikako Nobel saria jaso berri dute.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.