euskaraespañol

Ingeniaritza Didaktikoa Irakaskuntza Eleanitzerako

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/10 Noiz arte: 2015/12/09, 10:30 - 12:49

Irudia

Deskribapena

Datorren ostegunean, abenduaren 10ean, Gasteizko Farmazia Fakultateko Areto Nagusian, jardunaldi bat egingo da INGENIARITZA DIDAKTIKOA IRAKASKUNTZA ELEANITZERAKO izenarekin. Helburua da hizkuntzen didaktikan eleaniztasunaren ikuspegiak duen garrantzia azpimarratzea. Ginebran Bronckarten (1996) eta beste aditu batzuen eskutik garatu den Interakzionismo Sozio-diskurtsiboaren kontzeptualizazio teorikoari jarraituta, gure inguruan egin den zenbait lan eman nahi dugu ezagutzera horretarako.

Hizkuntzaren Jabekuntza eta Erabilera ikertaldeak, eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu duen egun osoko jardunaldi honetan Para una Ingeniería Didáctica de la Educación Plurilingüe , (Garcia-Azkoaga & Idiazabal (Eds.)) liburuaren aurkezpena egingo da, eta liburuan parte hartu duten hainbat adituren hitzaldiak izango dira. Horiekin batera, Genevako Unibertsitateko adituek  (Joaquim Dolz eta Sandrine Aeby) ere bana hitzaldi emango dute didaktikaren eta eleaniztasunaren ikerketen berri emateko.

Sarrera doan da eta zabalik dago ikasle, irakasle zein beste interesatuentzat.