euskaraespañol

Arturo Rodríguez, Ekonomia Zientzien Akademiako akademiko osoa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/10 Noiz arte: 2015/12/09, 19:30 - 13:54

Irudia
Arturo Rodríguez

Deskribapena

Ostegunean, abenduak 10, 19:30etan, Lanaren Sustapeneko ekitaldi aretoan (Via Laietana 32, Bartzelona), Arturo Rodriguez Castellanos, Finantza Ekonomian katedraduna UPV/EHUn eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa, Ekonomia eta Finantza Zientzien Akademiako Akademiko Oso Hautatua (22. zenbakidun dominarekin) izendatzeko ekitaldi solemnea ospatuko da.

Izendapen ekitaldian, Arturo Rodriguezek hitzaldia eskainiko du ‘Las personas, fuente de innovación y de creación de valor en la empresa' izenburupean. Akademiaren izenean, José A. Redondo López Akademiko Osoak erantzungo dio.

Arturo Rodríguez

Arturo Rodríguez Castellanos (Logroño, 1953) Finantza Ekonomian katedraduna da eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa 2009. urtetik. Enpresaritzako Aktibo Ukiezinen Ekonomia eta Finantzen Balorazioa (VALINTE) ikerketa taldeko koordinatzailea da eta Tecnalia Research & Innovation-eko Berrikuntza Estrategien Ataleko kidea, 2011. urtetik.

Bere ikerketa jarduera, batez ere, finantzen kudeaketaren eremu ezberdinetara bideratuta dago eta, batez ere, nazioarteko finantzen kudeaketa (finantza krisien analisia, estatu arriskua), I+Garen transferentzia eta gestioa, ezagutzaren kudeaketa eta horrek finantzekin duen harremana, eta ukiezinen balorazio finantzieroa. Jarduera hauek ikerketa proiektu ugariren bitartez garatu dira, eta 15 liburutan, nazioarte eta estatu mailan argitaratu diren liburuetako 55 kapitulutan, maila gorenean indexatutako (JCR y Scopus) nazioarteko aldizkari zientifikoetako 35 artikulutan eta bestelako aldizkari zientifikoetan 66 artikulutan gauzatu dira. Indexatutako hainbat aldizkari zientifikotan artikuluen ebaluatzailea ere bada Arturo Rodríguez.