euskaraespañol

Hitzaldia eta mahaingurua argiari buruz Zientziatekan

Noiz eta non

2015/12/14 2015/12/14, 19:00 - 20:30

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, abenduak 14, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-1. solairua) (Arriquibar Plaza, 4) argiari buruzko hitzaldia eta mahaingurua egingo da. UPV/EHUko hiru irakaslek hartuko dute parte ekitaldi horretan: Jon Azkargorta, Fisika Aplikatuko irakasle-ikerlaria; Iker Aranjuelo, Landareen Biologia eta Ekologiako saileko  'Ramón y Cajal' ikerlaria; eta Miren Bego Urrutia, Animalien fisiologiako irakaslea.

Argia ezinbestekoa da bizitzarako, gizakion ongizaterako eta zientzia zein teknologiaren garapenerako. Bere garrantzia nabarmentzeko, Nazio Batuen Erakundeak 2015a Argiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hori dela eta, hile honetako Zientziatekan saio berezi bat eskeiniko zaio. Hala, ekitaldian argiaren ezaugarriak ikuspuntu desberdinetatik aztertuko dituzten hiru zientzialarik parte hartuko dute. Argiaren propietate fisikoak, fotosintesian duen rola eta gizakiok nola hautematen dugun azalduko da. Hitzaldia euskaraz egingo da.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.