euskaraespañol

Urari buruzko Jardunaldiak Zuzenbide Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/15 Noiz arte: 2015/12/14, 12:30 - 12:30

Irudia

Deskribapena

Asteartean, abenduak 15, 12:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko ordezkaritzako Justo Garate aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Urari buruzko Jardunaldia ospatuko da. Bertan, uraren arazoak aztertuko dira kudeaketa, kontsumoa, ekologia edota zuzenbidea bezalako ikuspuntuetatik.

Jardunaldi hau UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak antolatu du Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen laguntzarekin.

Parte hartuko dute:

José Ramón Díez López, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea, Arantza Rico Martínez Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslearekin eta Iñaki Antigüedad Auzmendi Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslearekin batera, Botilaratutako uraren azterketa UPV/EHUn. Pertzepzioa, kuantifikazioa eta hautabideak izeneko azterketaren egilea.

Jon Ander Etxebarria Garate, Bilbao, Bizkaia ur partzuergoaren zuzendariordea eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko dekanoa.
Hornitze sistemen gestioa eta hornitutako uraren kalitatea.

Itziar Unzueta Goitisolo, Uriker SL laborategiko teknikaria.
Leioako campusean diren iturrietako eta kanilako ur laginen emaitzak eta analisia.

Mª Angélica Moreno Heras, ingurumen aholkularia.
Ingurumen hobekuntzarako planak UPV/EHUren ikastegi eta zerbitzuetan: aurrerapenak eta kontraesanak.

Xabier Ezeizabarrena Saenz, abokatua eta UPV/EHUko ingurumen zuzenbideari buruzko masterreko zuzendaria.
Urarekiko eta ingurumenarekiko eskubidea Euskadin.

Moderatzailea: Maite Uriarte Ricote, Zuzenbide fakultateko dekanordea eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea.