euskaraespañol

'Unibertsitatera bizikletan' kanpainako sarien banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/18 Noiz arte: 2015/12/17, 11:00 - 10:35

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 18, 11:00etan, Deustuko Unibertsitatean, Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen sailak antolatu duen ‘Unibertsitatera bizikletan' kanpainako sarien banaketa burutuko da. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak hartu dute parte ikasle, irakasle eta bestelako langileen artean bizikletaren erabilera sustatzea helburu duen kanpaina honetan.

Ekimen honen baitan burutu diren jardueren artean, hirietan bizikleta erabiltzera animatzen duten ideien eta proposamenen lehiaketa bat ere antolatu da. Bizikletaren erabileraren baloreak eta argumentuak biltzen dituzten sloganak eta mezuak ere jaso dira. Parte hartzaile guztien artean bost bizikleta Orbea zozketatu dira, eta bihar banatuko dituzte.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Inés Ibañez de Maeztu, Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen zinegotzia
  • Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordea
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea