euskaraespañol

National Geographiceko ilustratzaile Fernando Baptistaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/02 Noiz arte: 2016/03/01, 12:00 - 13:38

Irudia
Fernando Baptista

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 2, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Fernando Baptista National Geographic aldizkari ospetsuko infografiako editore seniorrak hitzaldia eskainiko du ‘Uniendo arte y ciencia' izenburupean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko asteazken kulturalen egitarauaren baitan.

Baptista Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn. Hamalau urtez El Correo egunkarian egin du lan ilustratzaile eta infografista bezala eta 2007tik National Geographic aldizkarian ari da lan egiten, Washingtoneko bere egoitzan.

Hitzaldian, bere ibilbide profesionalari eta bere lanak egiteko jarraitzen duen sorkuntza prozesuari buruz hitz egingo du Fernando Baptistak.